![]() |
|
Four
Friends 1999.eko azaroan sortutako taldea da, Deustuko Mr. Jam Musika
Zentrua haien abiapuntua delarik. Egiten duten musikak hainbat alor jorratzen
ditu. Swing-a eta Jazz-a nagusi badira ere, haien lanean beste estilo
klasiko batzuetara irekiak daude; hots: Blues-a, Bossa, Funk-a, Rockabilly-a
eta Pop-a, guztiak bat eginez. Four Friends-ek abesti propioak zein estandarren
bertsioak egiten ditu. Urteotan, etengabe jardunean aritu dira hainbat
grabaketa, emanaldi eta, Gaztelupeko Hotsakekin, diska
bi eginez. Haien errepertorioak hirurogeita hamar abestitik gora ditu
inprobisazioz josita garatzen dituztelarik. Ibilbide honetan ospe eta
balio handiko artistak izan dituzte elkarlanean, benetan erakargarriak
diren grabaketa eta emanaldiak eskainiz. |
|||||||||
|
|||||||||
|
|||||||||